Antzerkia

PRIMA FACIE

Suzie Miller

Gertaera lazgarri batek bizitza aldaraziko dio betiko.

2024ko apirilaren 30tik, maiatzaren 01ra
Sarrerak erosi

Tess bere karrerako unerik gorenean dago. Herrialdeko abokaturik arrakastatsuenetako bat da, eta ohituta dago esku artean dituen auzi guztiak irabazten. Baina gertaera lazgarri batek bizitza aldaraziko dio betiko. Eta maite duen guztiari aurre egin beharko dio, justiziaren bila.

Bizi-bizia eta zirikatzailea da Prima Facie, hainbat sari irabazi dituen Suzie Milerren antzezlana. Sarrera guztiak agortu zituen iaz Londresko West End antzokian, eta «obra berririk onenaren» zein «emakumezko aktorerik onenaren» sariak irabazi berri ditu Britainia Handiko antzerkiaren Olivier Sarietan. Orain, Broadwayn ere antzeko sariak irabazteko prest dago.

Arriagara datorren ekoizpen berri hau gaztelaniazko estreinaldia da, eta gaur egungo aktorerik ospetsuenetako bat izango du protagonista: Vicky Luengo.


Taldea


Egilea: Suzie Miller.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Juan Carlos Fisher.
Antzezleak: Vicky Luengo.
Musika eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo.
Eszenografia eta jantziak: Lua Quiroga.
Argiztapena: Ion Aníbal López.
Argazkia eta diseinua: Javier Naval.
Produkzio exekutiboa: Producciones Abu S.L..
Banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas S.L..

Saioak

30 – 19:30 h.
1 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP