Jazz Kontzertua

PEPE RIVERO & ANGELA CERVANTES

Olas y Arenas BJC ARRIAGAN

Sylvia Rexach artista puertorikarrari omenaldia egiten dion proiektu delikatua eta dotorea

2022ko martxoaren 01a

Sylvia Rexach-en poetika musikalarekin hunkituta, Pepe Rivero piano-jole eta konpositore kubatarra eta Ángela Cervantes abeslari ibiztarra elkartuko dira José E. Cruzek ekoiztutako disko-proiektu honetan, Puerto Ricoko artistaren errepertorioa gogora ekartzeko eta zabaltzeko.

Proiektu delikatu eta dotore honen bitartez, Olas y Arenas, bere abestirik nabarmenenetako baten izenburua ere badena, Pepe Riverok eta Ángela Cervantesek Sylviaren lan sentikorrari ahots berri bat gehitzeko asmoa dute, bai eta emakume, abeslari, kantautore, komedia gidoilari eta poeta konprometitua eta aurreratua izandakoren bizitza zirraragarri bezain laburrari. Omenaldia egiten dute euren abestien aukeraketa batekin, bere musikaren bitartez egunak azaltzen dituena, Lehen Mundu Gerra eta 50eko hamarkadako gau bohemioaren artean, bere artearen balioa hil eta gero bakarrik ulertu zuen mundu baten barruan.


Taldea


Ahotsa: Angela Cervantes
Pianoa: Pepe Rivero
Kontrabaxua: Pablo Martín Caminero
Bateria: Georvis Pico

Saioak

1 - 19:30.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP