Pedro Ruizek agertokietan 50 urtean izan duen askatasuna ospatzen du TO PA NÁ ikuskizunarekin, 50. urteurreneko birari izena ematen dion ikuskizun berriarekin. Eta ikuskizuna Arriaga Antzokian estreinatuko da, noiz eta otsailaren 23an! Istorio berriek, pasadizo berriek eta Pedro Ruizen ibilbideko unerik dibertigarrienetako batzuek bat egingo dute, aurreikusi ezin den emanaldi pertsonal batean, umorea, emozioa eta publikoarekiko konplizitatea eskutik doazela.

Hainbeste gauza gertatu zaizkio Pedro Ruizi, eta hain bitxiak, non kosta egiten baita sinestea. Eta Pedrok kontatu, kantatu, parodiatu eta partekatu egiten ditu, bera izateari inoiz uko egin ez dionaren begirada lotsagabearekin. Abesti propioak, parodiak, pertsonaiak eta pertsona ospetsuekin izandako bizipen harrigarriak elkarri lotzen zaizkio, topaketa intimo batean, algarei, samurtasunari eta inor kontatzen ausartzen ez denari lekua eginez. Mende-erdiko esperientziarekin eta oraindik ere jendea aho bete hortz uzteko gogoarekin, Pedrok baimenik eskatu gabe pentsatzeko, sentitzeko eta barre egiteko askatasunaren ospakizun bihurtzen du bizitza oso bat.

Diziplina bakarrean sartzen ez den artista da Pedro Ruiz. Pertsona bakarreko 25 ikuskizun baino gehiago egin ditu, antzerkia, telebista, musika eta zinema jorratuz. Sara Montiel zuzendu du; Rocio Jurado, Raphael eta María Jiménez artistentzat konposatu, eta Serratekin abestu. Zineman, Luis García Berlangarekin egin zuen lan Moros y Cristianos filmean, eta, horregatik, taldeko gizonezko aktorerik onenaren Goya sarirako proposatu zuten. Gaur egun, Pedrok sare sozialetan ere egiten du bat publikoarekin, ADN con Pedro Ruiz programari esker. Arrakasta handia izaten ari den programa horretan, elkarrizketa intimoak egiten dizkie famatuei, pertsonaiaren atzean dagoen pertsona ezagutzeko; umorez eta emozioz betetako elkarrizketak dira, entzuteko denbora hartzen dutenak.


Taldea


Egilea, zuzendaria eta antzezlea: Pedro Ruiz.
Teknika: Eneko Chillón.
Produktorea: David Camín.
FLYN Musik Produccionesen ekoizpena.

Saioak

23/02/2027 19:30 h.

Prezioa

21-38€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 10eko DESKONTUA.

Gurpil-aulkiko pertsona eta laguntzailea:
%50eko DESKONTUA (erreserbatutako espazioetan).

TOP