Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Pasión Vegaren ahots oparoak esperientzia polita oparituko digu, Pedro Almodovarren sormen-mundura bidaiatu ondoren gure soinu-eta emozio-oroimenaren mugarri bihurtuta itzuli diren abestietako batzuen bidez. La bien pagá, Volver, A tu vera, Piensa en mí, Un año de amor, Puro Teatro, En el último trago, Cucurrucucú Paloma…
Pedro Almodovarren filmetako abesti enblematikoenen bilduma horretan, Pasión Vegak egungo musika-panoramako piano-jotzailerik eta konpositorerik ospetsuenetako batekin, Moises P. Sanchezekin partekatuko du agertokia. Hark egin ditu musika-moldaketak ere. Moisesek musikari bikainen hirukote bat izango du lagun. Gainera, Joan Anton Rechi eszena-zuzendari ospetsuaren sinadura darama ikuskizunak.
Taldea
Pianoa: Moisés P. Sánchez.
Biolontxeloa eta gitarra: Sergio Menem.
Perkusioa eta elektronika: Pablo Marín Jones Johnston.
Kontrabaxua: Toño Miguel.
Musika-zuzendaritza eta moldaketak: Moisés P. Sánchez.
Zuzendaritza artistikoa eta dramaturgia: Joan Anton Rechi.
Eszenografia: Gabriel Insignares.
Argiztapenaren diseinua: Alberto Rodríguez.
Jantziak: Antonio García y Vera Wang.
Ekoizpena: Reina del Paypay Producciones S.L.
Saioak
Prezioa
24-48€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 10eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: