Kontzertuak

Paco Ibáñez: Vivencias

Bidaia bat bere ibilbide artistikoa eta bizitza markatu duten kantuetan barrena.

2015ko azaroaren 01a

Paco Ibáñez -poeten ahotsa, humanista handia, artista engaiatua-, Bilboko Arriaga Antzokira dator bere azken lana aurkeztera: Vivencias, bidaia bat bere ibilbide artistikoa eta bizitza markatu duten kantuetan barrena.

50 urte betetzen dira Federico García Lorca eta Luis de Góngoraren testuekin grabatutako harako lehen diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, artista honek urtez urte irmo jarraitu du edertasuna bilatzen eta pentsamendu kritikoa eta giza eskubideak defendatzen poesiaren bitartez. Zabaldu duen mezu bitala errotuta dago honezkero mundu osoko gizon-emakume belaunaldi zenbaiten arimako barreneko sakontasunetan.

Oholtza gainean, eszenografia eder eta doi baten erdian, beltzik jantzita eta gitarra eskuan, Paco Ibañezek hainbat abesti oparituko dizkigu poesiaren indarrez eta musika tresnen erritmoz edertuak.

Pacoren ahotsak ate sekretu eta misterioz bete bat zabaltzen digu guztioi: poesiaren erreinura ematen duen ate isil eta miresgarria… askatasunaren atea!


Taldea


Paco Ibáñez:
Horacio Fumero: Kontrabaxu
Gorka Benítez: Saxo tenorra
Mario Mas: Gitarra
Joxan Goikoetxea: akordeoia

Eszenografia: Frederic Amat
Soinua: Jordi Salvadó
Argiak: David Bofarull

Saioak

Prezioa

16-36 euro / Beherapenekin

TOP