Loraldia Festibala

OLATZ SALVADOR

Biraren amaiera ospatzeko jaia hartuko du Arriaga Antzokiak.

2027ko martxoaren 11a

Olatz Salvadorren azken bira amaitzera doa eta amaiera handi bat prestatu du Arriaga Antzokian. “Zainak eman” diskoaren aurkezpena herriz herri ibili da, eta orain azken festa antolatzeko ordua heldua da, non eta Loraldian. Asko dugu ospatzeko!

Olatz Salvadorren musika ez da laua, labirinto bat da. Entzun ahala, suge batek bezala gure azalaren gainean aurrera egiten duela sentitzen dugu. Non amaitzen da zarata eta hasten da musika? Belarriak badaki igartzen isiltasuna apurtzera doala, eta berehala kanta hasiko dela? Noiz amaitzen dira hitzak eta geratzen da mintza?

Maparik gabe utzi gaituztenean, ze puntutan amaitzen da zibilizazioa eta hasten da basoa? Gu eta besteen arteko muga guk uste bezain zurruna da? Nola jakin ate bati joka gaudenean kanpotik edo barrutik ote gabiltzan? Ze momentutan konturatzen gara ustez gobernatzen dugun zaldia erotu dela eta hankaz gora joateko arrisku bizian gaudela?

Horrelako galderak etorri zaizkigu burura Olatz Salvadorren azken kantak entzuterakoan. Orain arteko bere lanen artean elektronikoena eta basatiena. Mugak aztertzen dituen lana, dudarik gabe. Nahi gabe zenbait zauri ukituko dizkizun disko bat da “Zainak eman”, eta aldi berean, nahi gabe (edo agian nahita!) dantzan jarriko zaituena. Non dago euforia eta malenkonia banatzen duen lerro hori, muga hori? Ezin dugu jakin.


Taldea


Ahotsa eta gitarra: Olatz Salvador.
Gitarra: Mattin Saldias.
Bateria eta ahotsak: Ander Zulika.
Baxua eta sintetizadoreak: Jagoba Salvador.
Teklatuak: Eneritz Dueso.
+ Kantari gonbidatuak.

Saioak

11/03/2027 19:30 h.

Prezioa

20€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA

Lorazaina: (loraldia.eus):
18€

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA

Gurpil-aulkiko pertsona eta laguntzailea:
%50eko DESKONTUA (erreserbatutako espazioetan).

TOP