Antzerkia

OCEANÍA

Gerardo Veraren eta José Luis Colladoren antzerki-proiektu bat

Gerardo Veraren arte- eta bizi-testamentua da Oceanía, hil aurretik bete beharreko agintzari bat

2022ko maiatzaren 27tik 28ra

Gerardo Veraren arte- eta bizi-testamentua da Oceanía. Koronabirusaren ondorioz behar baino lehen hil aurretik sortu zuen azken proiektua da, eta, zalantzarik gabe, bere mende erdiko ibilbidean pantaila eta agertokietara eraman dituen milaka lanen artean ilusionatzaileena.

Oceanía bizitza zirraragarri baten oroitzapena da. Herrialde baten eta garai baten erretratua. Gizon aparta baten udazkeneko begirada, halako batean bere bizitzaren istorioa kontatzeko beharra sentitu zuenarena. Ehunka orritan, lotsarik gabe jaso zuen oroimenaren beloak iragazitako errealitate bat: haurtzaro pribilegiatua, familiaren porrot mingarria, zinemarekiko betiereko maitasuna, maitasunaren aurkikuntza, desamodioaren urratua, konpromiso politikoa, aitarekiko gorrotoa, errukiaren bidezko adiskidetzea… Eta antzerkiaren hazia, azken egunetara iritsi arte izan zuen benetako pasioa.

Orri horiek bakarrizketa batean isurtzearen emaitza da Oceanía. Gerardok eta biok hilabetetan buruz buru landutako testua da, eta azken emaitzak, hemen aurkezten dugun honek, harrotasunez betetzen zuen.

Haren antzerki-familiaren hil osteko omenaldi zintzo eta sakona da Oceanía. Antzezlanak Carlos Hipólito eta José Luis Arellano ditu buru. Carlos zintzotasun handiz sartzen da Gerardoren larruazalean (Gerardo gabe), eta José Luisek, berriz, bere maisu eta lagunaren lekukoa jaso zuen, hark hasitakoa amaitzeko.

José Luis Colladoren testua


Taldea


Zuzendaritza: José Luis Arellano
Antzezlea: Carlos Hipolito
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Alejandro Andújar
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo (AAI)
Bideoeszena: Álvaro Luna
Musika-konposizioa: Luis Delgado
Diseinu grafikoa: Rubén Salgueiros
Produkzio exekutiboa: Mikel Gómez de Segura, Isabel Romero de León (COART+E)
Produkzio-diseinua: Mikel Gómez de Segura
Banaketa: Charo Fdz. (Traspasos)

Saioak

27 - 19:30h.
28 - 19:00h.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP