Kontzertuak

MASS – OBRAS CORALES

Bilboko Koral Elkartea eta Bilbao Sinfonietta.

Indar erritmiko eta aberastasun harmoniko handiko kontzertu zirraragarria.

2020ko urriaren 16a

Bilboko Koral Elkarteak eskaintzen duen programako lan zentrala, Steve Dobrogosz konpositore suediar-estatubatuarraren MASS da. 1992an idatzi zen, Stockholmgo San Jacob Ganbera Koru ospetsuarentzat. Konpositore honen lehen lan erlijiosoa da, mezatako arrunteko testuak perspektiba berritik lehorreratzen dituena, jazzeko eta popeko jatorridun musikari bezala, familiaren oinarri katolikoa ere zuen arren. Emaitza lan fresko eta orijinala da, asmamen melodikoaz, indar erritmikoaz eta ondasun harmonikoaz Beteta. Pianoa du oinarri zentrala, perkusio-instrumentu gisa ere batzutan. MASS, harrezkero, 40 herri baino gehiagotan interpretatu da.

Aurretik, lehen partean musika-erromantizismoaren egile desberdinen lanak aurkeztuko Gabriel Fauréren Cantique de Jean Racine ospetsuarekin hasiko da kontzertua. Eta horrez gain Leos Janacek-ek koru mistoarentzat moldatu zituen ahotserako eta pianorako Antonin Dvorak-ek idatzitako duetoen selekzio bat ere izango da entzungai, Moraviako herriko melodia atsegingarrietan oinarrituta. Bestalde, Bilbao Sinfoniettak Jean Sibeliusen Andante festivo lanarekin bere onena eman ahalko du, harizko instrumentuentzat bereziki idatzitako obra ederra izanik.

EGITARAUA

Jean Sibelius ANDANTE FESTIVO
(para orquesta de cuerda)

Antonin Dvorak / SEIS CANCIONES DE MORAVIA
Leos Janacek (para coro mixto y piano)
1. Dyby byla kosa nabrósena
2. Slavíkovský polecko malý
3. Holub na javore
4. V dobrým sme se sesli
5. Sipek
6. Zelenaj se, zelenaj

Gabriel Fauré CANTIQUE DE JEAN RACINE
(para coro y orquesta de cuerda)

Steve Dobrogosz (n. 1956) MASS
1. Introitus
2. Kyrie
3. Gloria
4. Credo
5. Sanctus
6. Agnus Dei


Taldea


Korua: Bilboko Koral Elkartea.
Orkestra: Bilbao Sinfonietta.
Pianoa: Alberto Sáez
Zuzendaritza: Enrique Azurza.

Saioak

Urria

16 - 19:30

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

60 min.

TOP