Antzerkia

NUESTROS ACTOS OCULTOS

Lautaro Perrottik idatzi eta zuzendua

Elkar behar duten baina elkar ezagutzen ez duten pertsonen arteko topaketa sakona.

2024ko apirilaren 26tik 28ra
Sarrerak erosi

Azucenari gaixotasun bat diagnostikatu diote, baina ez du onartu nahi. Dena den, alaba Elenak deitzen dionean —zoritxarreko gertaera bat eragin ostean—, ez du inolako zalantzarik, eta Patrirekin (lagun leial batekin) abiatzen da. Herrialdeko errepide galduetatik auto zahar batean ihes egiteari ekiten diote. Etsi-etsian hasitako ihesaldi hori, denboraren joanean, elkar behar duten baina elkar ezagutzen ez duten pertsonen arteko topaketa sakon bihurtzen da. Eta, orduan, ustekabeko gauzak egiten hasten dira.


Taldea


Egiletza eta zuzendaritza: Lautaro Perotti.
Antzezleak: Carmen Machi, Santi Marín eta Macarena García.

Saioak

26 – 19:30 h.
27 eta 28 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP