Kontzertuak

Nosferatu & BOS

Izu-zinemako klasiko bat... inoiz baino ederrago eta beldurgarriago

2017ko Martxoaren 29a

Nosferatu: una sinfonía de horror‘ (1922) izu-zinema klasikoaren proiekzioan zuzeneko musika. W.F. Murnau-ren filma da, inoiz baino ilunagoa eta beldurgarriagoa BOS- Bilbao Orkestra Sinfonikoak egindako Jose Maria Sanchez Verdu jaunak 2003an konposatutako musikaren interpretazioari esker.

Zinemako maisulan hori okultismoaren zaleek azaldutako borondatearen emaitza izan zen; okultismoaren sinboloak obraren kasik sekuentzia guztietan agertzen dira. Obrak suntsitze-prozesu bat jasan zuen zeuden negatibo eta kopia guzti-guztiak erretzeko agintzen zuen agindu judizial baten ondorioz. Zorionez, agindu judizial horrek ez zuen bere helburua lortu.

Jose Maria Sanchez Verdu jaunak filma orkestrarako eta emakumezkoen ahotsetarako obra musikal bikain bihurtu zuen, errepikak, egoera psikologikoak, erritmoa eta filmaren sekuentzia-aldaketak indartzen eta anplifikatzen dituen partiturarekin. Obraren interpretazioak emozioa eta bizitasuna segurtatzen ditu.

ZINEMA MUSIKATUA

 

arriaga_bos


Taldea


Filma: Wilhelm Firedrich Murnau (1922)

Musika: Jose M. Sanchez-Verdu (2003)

Musika-zuzendaritza: Nacho de Paz

BOS- Bilboko Orkestra Sinfonikoa - Orquesta Sinfónica de Bilbao

 

Arriaga Antzokiarekin eta BOS-arekin lankidetzan eskainitako kontzertua

Saioak

Martxoak 29. 20:00

Prezioa

10 - 24€ / Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: gehienez, %25

BOS-eko abonatuek: %25

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,
%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %20.

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

ordu 1 eta 30 minutu Gutxi gorabehera

TOP