Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

2015eko azaroaren 22an, Oskorrik agur esan zion bere ibilbide luzeari, hemen, Arriaga Antzokian, bi kontzertu gogoangarrirekin. Natxo de Felipek (aurrerantzean, NDF) sortutako taldeak mila bira eman zizkion munduari, 1971ko martxoaren 25eko lehen emanaldi hartatik. 45 urtean, ekoizpen-bolumen izugarri handia eman zuen: 500 kantu baino gehiago, 38 diskotan argitaratuak. Baina, jende askok ez daki oso abesti onak geratu zirela argitaratu gabe, maketetan ahaztuta. Taldea erretiratu zenean, NDFk profezia hau bota zien taldekideei: «Egunen batean, zuen lotsarako, berpiztu egingo ditut kantu abandonatu horiek». Iritsi da une hori.

Natxoren seme eta Euskadiko Orkestrako egungo concertino-laguntzaile Xabier de Felipek, «Philiperenatarren» burugogorkeria famatua arrandiaz erakutsiz, aita-semeen arteko tratu hau egin zuen: semeak moldatzaile bikain bat fitxatzen badu, laukote bikain bat biltzen badu eta operazioaren gidaritza hartzen badu, NDFk berriro abestuko ditu krudelki abandonatutako kantu haiek. Bete egin da profezia. 15 kantu berreskuratu eta grabatu dituzte, eta prest daude NDFrekin batera kontzertuan jotzeko. Horrela sortu zen NDF & KUARTETO PHILIPERENA. «Oskorriarrek», orduan barre egin bazien ere lider zaharraren burutazioei, orain antsiaz, harriduraz eta plazer-puntu batez begiratzen diote abentura berri honi.


Taldea


Ideia: Xabier de Felipe, Natxo de Felipe.
Moldaketak eta egokitzapenak: Natxo de Felipe, Przemyslaw Pujanek.
Ahotsa: Natxo de Felipe.
1. biolina: Xabier de Felipe.
2. biolina: Przemyslaw Pujanek.
Biola: Esther Alba.
Txeloa: Karmele Castillo.
Diseinua: Bitor Allende.
Argazkiak: Mikel Alonso.
Zuzeneko soinua: Unai Mimenza.
Argiztapena: Javi Ulla.
Produkzioa: Aitor Narbaiza, Bapo Bapo Produkzioak.

Saioak

04/10/2026 19:00 h.

Prezioa

17-30€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP