Kontzertuak

Missa Solemnis

IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA

2020ko ekainaren 27a

Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

130.urteurrenaren denboraldiari amaiera emateko, Arriaga Antzokiak behar bezala ospatu nahi du Ludwig van Beethoven konpositore paregabearen jaiotzaren 250. urtemuga, bere obra onenetakoa den “Missa Solemnis” kontzertu eran eskainiz.

Ludwig van Beethovenek 1819 eta 1823 urte bitartean konposatu zuen “Missa solemnis en re mayor, op. 123”. Bere “Novena sinfonía” lan ospetsuarekin ia batera idatzi zuen lana mezako bere bigarren moldaketa izan zen.  Obra Austriako Rudolg Artxidukeari eskaini zion, Olomouc-eko artzapezpiku izendatua garai hartan.

Arriaga Antzokiaren produkzio berria


Taldea


Solistak

Soprano: Vanessa Goikoetxea

Mezzosoprano: Carol García

Tenorea: Mikeldi Atxalandabaso

Baritono: José Antonio López


Koruak: Bilboko Koral Elkartea eta Bilboko Opera Korua

Koruak zuzendaria: Enrique Azurza

Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)

Musika zuzendaria: Erik Nielsen

 

Arriaga Antzokiaren produkzio berria

Saioak

19:30

Prezioa

14-42 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP