Kontzertuak

Milladoiro

Musika zelta lantzen duten mundu osoko talde onenetariko batek gure Antzokian eskainiko digu emanaldia.

2015ko urriaren 14a

“Badaramatzagu hogeita hamar urtetik gora tokiak, isiltasunak eta geografiak korritzen; hogeita hamar urte ahalegina egiten edertasuna aurkitzeko pentagrama bakoitzean; denbora luzea soinu-banda jartzen etengabe eta inperfektuki eraikitzen ari den herrialde bati. Herrialde horren seme-alabak gara gu, eta gogoan ditugu behialako egun goibelak, pobretasunak tindatutako garai bateko gizarte eta giroaren sepia kolorea. Hogeita hamar geroago, hor ari gara beti edertasunaren eta harmoniaren bila, Galizia ardatz duen itsasketa luze eta mugarik gabeko batean murgilduak, gutako bakoitza behartuak gaudelarik itsasketa horren itsaso, zeru eta lehorraren hodeiertzaren alturan egotera, eta itxaropenaren begiak baizik ez pausatuz hodeiertz horretan.”

Hitz eder horiekin aurkezten du Milladoirok -musika zelta lantzen duten mundu osoko talde onenetariko batek- gure Antzokian eskainiko digun emanaldia.

 

 


Taldea


Artista gonbidatua: Mafalda Arnauth

Milladoiro: Xosé V. Ferreirós, Nando Casal, Harry C., Moncho García, Manú Conde, Manú Riveiro

Saioak

 

Prezioa

12-25 euro / Beherapenekin

Iraupena

1 ordu 40 minutu

TOP