MERCEDES GANCEDO Y RUBÉN FDEZ. AGUIRRE
Ganbera-musikaren intimitatean sakondu zuen euskal jatorriko idazle argentinar baten aldarrikapena.
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Julian Agirre Buenos Airesen jaio zen, 1868ko urtarrilaren 28an. Ibarrako (Gipuzkoa) Juan Agirre Sarasola eta Maria Diaz Elizalde euskal jatorriko argentinarra zituen guraso. Aita enpresaburua zen —piano-negozio bat zuen—, eta Argentinako abenturari ekitea erabaki zuen. Hasieran ez zitzaion batere ondo joan, eta, Julian txikiak 5 urte zituenean, Madrilera itzuli ziren. Madrilgo kultura-giroan, Albenizekin, Perez Galdosekin, Barbierirekin… jarri zen harremanetan, eta Emilio Arrietaren eta Carlos Becken ikaslea izan zen Errege Kontserbatorioan.
1886an, Parisen egonaldi labur bat egin ondoren, Aguirretarrak Rosarion jarri ziren bizitzen aldi baterako, eta, azkenean, Argentinako hiriburuan finkatu ziren. Inspirazioa bertako musikan bilatu zuen lehen argentinar konpositoreetako bat izan zen Julian Aguirre. Haren izaerak eta intimitatea esploratzeko zaletasunak ganbera-generora eraman zuten oharkabean; kontzertu-abestia eta piano-lana izan ziren haren espezialitateak.
Gaitasun pedagogiko handia zuenez, irakasle izan zen Buenos Airesko Musika Kontserbatorioan, haren lagun handi Alberto Williams zuzendari zela. Ondoren, 1916tik aurrera, bere erakundea sortu zuen: Argentinako Musika Eskola. Haren obraren miresle izan ziren Manuel de Falla eta Maria Barrientos soprano enblematikoa, adibidez. Agirre Buenos Aires hirian hil zen 1924an, eta errezital honek haren irudia eta obra ekarri nahi ditu gogora.
Taldea
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.
Ekoizpena: Teatro Arriaga.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: