ME APAREZCO PORQUE ME LO HA DICHO MI PSICÓLOGA
Badirudi Jesus eta Jainkoa Ventorrora joan direla bazkaltzera eta ez direla ezerekin ohartzen!
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Lehenik eta behin, kontzeptu argi bat, hauxe da AMA BIRJINAren esanahia ikuspegi erlijioso batetik: Eliza katolikoarentzat, Ama Birjina Jainkoaren ama da; izan ere, Jesusen egiazko ama da eta Jesus Jainkoa da. Mariak ez zuen Hitza ernarazi (Hirutasunaren bigarren pertsona), Jainkoa bezalaxe betierekoa baita; baina, Jesus bai, Hitza gizon egina dena. Horrek esan nahi du Jesus edo Jainkoa, azken batean, bat bakarra dela eta, horrenbestez, Ama Birjina haren ama dela. Beraz, Ama Birjina Eliza katolikoan Jesusen ama eta Jainkoaren ama dela aitortzen da, eta horrelaxe gurtzen da. Elizak obedientzia-eredu gisa proposatzen du Maria, Evaren desobedientziaren aurrean…
Agertokian, Rocioko Ama Birjina ageri da. Estres handiaz eta depresioak jota dago. Beraz, agertu egin behar duela esan dio psikologoak, hori baita berarengandik espero dena, eta antzoki batean egin dezala; izan ere, ziurrenik, ikus-entzuleak ere terapiara joango dira, eta ongi ulertuko dute. Baina agerpen horrek Rociori ez dio ezer konpontzen. Akituta dago beste Ama Birjina batzuekin zaintza partekatzeaz; baina zergatik horrenbesteko exijentzia? Biblian lau aldiz baino ez da aipatzen eta! Zergatik erantzun behar dio besteek berari buruz sortu duten irudiari? Betiereko ama, emazte akasgabea, babes-eske doazkion guztien zaintzailea. Gainerakoengatik egiten duen guztiagatik existitzen dela dirudi, eta kokoteraino dago. Beraz, Ama Birjinak laguntza psikologikoa eskatzea erabaki zuen, ezin baitzuen gehiago. Negar egin eta ohean egoteko gogoa baino ez zuen, eta berealdiko depresioak jota zegoen. Autoestimu txikia, errudun-sentimendua eta sakrifizio asko 2.000 urte luzez, oso luzez… Eta berak, egiaz, idulkitik jaitsi nahi du, etxean piper beteak egin, txandala jantzi eta Rosaliaren musikarekin dantza egin. Eta, gainera, mundua hankaz gora dago…. Badirudi Jesus eta Jainkoa Ventorrora joan direla bazkaltzera eta ez direla ezerekin ohartzen!
Taldea
Gidoia: Pedro Rivero, Gemma Martínez
Antzezleak: Gemma Martínez, Vito Rogado
Eszenografia: Gorka Minguez
Produkzioa: Gemma Martínez, Erre Produkzioak
Lankidetza: Teatro Arriaga
Estreinaldia Arriaga Antzokian
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: