Kontzertuak

Mastodonte

Bizitzaren ospakizuna eta zuzeneko musikaren bidez adierazitako emozioen leherketa.

2020ko azaroaren 07tik 08ra

OHAR GARRANTSITZUA: EMANALDIEN HASIERA-ORDU BERRIA, 18:30ean.

 

Mastodonte gure izaera intimo eta esklusiboarekin leialak izatea eragozten diguten etsipen eta beldurren zergatiak bilatzeko bidaia. «El intérprete» obran, gainerakoek umeari egiten ziotenaz hitz egiten zuen Etxeandiak. «Mastodonte» lanean, berriz, helduek beren buruari egiten diotenaz mintzo da. Norbera izateko bidea azkeneraino bilatzeaz, erreparorik gabe. Mastodonte bizitzaren ospakizuna da, eta, jai horretan, nahasi egiten dira musika-estilo desberdinak —elektronikoa, rocka, barrokoa, intimoa, funka, esperimentala, klasikoa eta dancea— ospakizunik itzelena sortzeko.

Bidaia emozionala ere bada, bizitza baten anatomia bezala, bere etapa eta ekintza guztiekin kanta epiko eta biribilak osatuz. Baita izakiaren bizipenetan zehar egindako bidaia kontzeptuala ere: jaio aurreko bizitza, haurtzaroa, nerabezaroa, pasioa eta maitasuna ezagutzea, helduaroa, galera, barkamena, heriotza eta akatsen onarpen lasaia.


Taldea


Ahotsa: Asier Etxeandia.
Baxuak, sintetizadoreak eta programazioak: Enrico Barbaro.
Gitarra elektrikoa: Iván Prada.
Bateria: Pino Rovereto.
Pianoa, perkusioa, bateria elektronikoa, saxofoia eta gitarra akustikoa: Domi Oliver.

Saioak

7 - 18:30
8 - 18:30

Prezioa

18 - 35€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

Ordu 2

TOP