Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Paraíso de los negros koreografia flamenkoak bere egiten ditu Federico García Lorcaren Poeta en Nueva York obra zeharkatzen duten askatasunaren eta agintearen printzipioen arteko tentsioa, Carl Van Vechtenen Nigger Heaven obrari darion aurkarien esentzia, Leopold Sedar Senghorren belztasunaren filosofia telurikoa eta Nina Simoneren desira beltzaren errebindikazioa. Hemen, oihartzun sistematikoki konplizea da belztasuna, non bere izaera asimetrikoak bahituta duen gizateriaren betiko gatazka berberek burrunba egiten duten.

Zoriontasunaren etengabeko bilaketari buruzko obra da Paraíso de los negros. Giza mugak aztertzen ditu, zeinek, hainbat aurpegiren itxura hartuz, desirarako eskubidearen bidea lokaztu eta kutsatzen duten; aukeramenaren arnasa bahitzen duten irudiak eta itxurak —beti likidoak eta helezinak— auskultatzen ditu, eta utopien lepoan gillotina bat bezala ezartzen diren hesiekin hitz egiten du, edo Bestea ikusezin bihurtzeko harresi gaindiezinak bezala altxatzen diren irudi, pentsamendu eta sentimenduekin. Bestea desiraren luzapen gisa hartuta, ez arerio gisa. Hemen, kolaz igurtzitako adaska batean harrapatuta dagoen txori bat da Lorcaren askatasun-printzipioa.


Taldea


Zuzendaritza eta eszenografia: María Pagés, El Arbi El Harti.
Koreografia, musika-zuzendaritza eta jantzien diseinua: María Pagés.
Dramaturgia: El Arbi El Harti.
Musika: Rubén Levaniegos, David Moñiz, Sergio Menem, María Pagés.
Élégie de Fauré – Egokitzapena eta konponketak: Sergio Menem.
Hitzak: El Arbi El Harti.
Argiztapenaren diseinua: Pau Fullana.
Soinuaren diseinua: Enrique Cabañas.
Dantza: María Pagés.
Kantak: Ana Ramón, Cristina Pedrosa.
Gitarra: Rubén Levaniegos.
Txeloa: Sergio Menem.
Biolina: Graci del Saz.
Perkusioa: Txema Uriarte.

Saioak

06/12/2025 19:00 h.
07/12/2025 19:00 h.

Prezioa

23-45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP