Jazz Kontzertua

Marco Mezquida – Ravel´s Dreams

BJC Arriagan

Jazz-pianistarik handienetako batek Ravelen musikaren birsorkuntza paregabea eskainiko digu.

2020ko urriaren 06a

Kontzertua, Arriaga Antzokiaren eta Bilbaina Jazz Club elkartearen arteko lankidetzari esker

Jazz piano-jotzaile moldakorra, inprobisatzaile eta konpositore Marco Mezquidak Maurice Ravel-en musika-imaginarioagatiko bidaia onirikoan elkartzea proposatzen digu; bere legatuaren modernotasunaren bidezko ametsa eta liluratu zuten musiken eklektizismoa: Frantziako klasizismotik bertutetsu erromantikoetara; herriko musikarekiko esperimentaziotik bere garaikideen eragineraino eta baita jazzaren eferbeszentziari arreta eskainita. Aleix Tobías perkusionistaren eta Martín Meléndez biolontxelo-jotzailearen ondoan, Marco Mezquidak Ravel jenialaren musikaren berregite pertsonal eta bakarra eskaintzen du: groove-az blaitzen du, inprobisazioaren bidez hedatzen du eta musika garaikidearen ehundurak sartzen dizkio.

Bilbaina Jazz Klubaren eta Arriaga Antzokiaren arteko kolaborazioaren fruitu gisa sortzen da “BJC Arriagan” zikloa, denboraldian zehar kontzertu desberdinak eskainiko dituena.

 

Logo BJC

Saioak

Urria

6 - 19:30.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP