Ikusirik “Mama crea” bezalako proiektu pedagogiko batek 2013an izan zuen harrera izugarria, erabaki dugu proiektu bera bigarren aldiz eskaintzea. Hara zer esaten genuen orduan:

“Arriaga Antzokiak esperientzia berri bat eskaini nahi luke areto polibalentea deritzan barruti intimoan.

Tailer bat izango litzateke, eta bere helburua, belaunaldi ezberdinak uztartzea prozesu sortzaile eta artistiko berean. Maiz ikusten ditugu haurrentzako ikastaroak, batetik, eta helduentzako ikastaroak, bestetik. Ohituta gaude ikusten gurasoak beren seme-alabei eskolara laguntzen, eta eskola izatea haurrek daukaten gunea beren jarduera pedagogikoa, ludikoa eta, batzuetan, artistikoa garatzeko, gurasoek, aldiz, beste toki batzuetan egiten dituztelarik dagozkien jarduerak. Ordea… zer gertatuko litzateke baldin haurrak beren guraso edo aitona-amonekin batera jarriko bagenitu lanean prozesu sortzaile berean?

Arte eszeniko edo sortzaileetako bi profesionalek ematen dituzte saioak. Saio bakoitzean denetarik lantzen da: antzerkia, dantza, arte plastikoak eta arkitektura. Saio horiek zabalik daude 0tik 103 urtera bitarteko guraso, haur, osaba-izeba, aitonaamona eta are pertsona bakarrentzat ere”.

Zer egingo dugu?

Maiatzak 14an. Arte eszenikoak eta buztin sortzailea
Mama Crea eta Marimar Buron

Maiatzak 15ean. Arte eszenikoak eta yoga eta family play:
Mama Crea eta Ana I.punto


Taldea


Mama crea, Marimar Buron eta Ana I.punto

Saioak

Prezioa

5 euro

TOP