Antzerkia

MALVIVIR

Urrezko mendeko pikaren eleberrietan oinarritua
Dramaturgia: Álvaro Tato

XVII. mendearen ikuspegi tragikomikoa, askatasunari eta biziraupenari buruzko gogoeta bat.

2022ko apirilaren 01tik 03ra

Malvivir lanak lehen pertsonan kontatzen du Elena de Paz pikaroaren bizitza sekretua; garaiko konbentzio guztiei aurre egingo dien eta askatasunaren prezioa ordaindu beharko duen emakume aske, errebelde, lapur, burutsu, gezurti eta iheslaria. Malvivir Urrezko Mendearen aurpegi ilunerako bidaia da; garai nahasi eta liluragarri bateko gizarte-geruza, agertoki eta pertsonaietan barrena eginiko ibilbidea.

Elenaren eta Montúfarren arteko maitasun samin eta basatiaren istorioa ere bada Malvivir; bi pikaro errukarri distirak eta goseak, ametsak eta engainuak, fedeak eta sorginkeriak, eta ilusioak eta heriotzak jotako Espainia batean. XVII. mendearen ikuspegi tragikomiko bat, askatasunari eta biziraupenari buruzko hausnarketa bat eta Barrokoko emakumeen literatura pikareskoa berreskuratzen duen lan bat. Eta, taula gainean, pertsonaia guztiak beren gain hartzeko erronkari aurre egin behar dioten bi antzezle, eta ekintzari laguntzeko eta espazio eta atmosfera desberdinak sortzeko zuzenean jotzen eta abesten duen arrabitari baten etengabeko presentzia.

Oharra: apirilaren 1eko funtzioa ikusmen urritasuna duten pertsonei egokituko zaie.


Taldea


Dramaturgia eta egokitzapena: Álvaro Tato
Zuzendaritza eta jatorrizko musika: Yayo Cáceres
Antzezleak: Aitana Sánchez-Gijón, Marta Poveda eta Bruno Tambascio
Jantzien diseinua: Tatiana de Sarabia
Argiztapenaren diseinua: Miguel A. Camacho
Eszenografiaren diseinua: Mónica Boromello
Diseinu grafikoa eta argazkia: David Ruiz
Produkzio-diseinua: Emilia Yagüe

Saioak

1 - 19:30h.
2 - 19:00h.
3 - 19:00h.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP