Gitarrez, txeloaz, ttunttunaz… Jérémie Garat-ek, Sohüta herrialdeko musikari gazteak, asmatu eta ildotu du Maddi Oihenartekin batera Doi izeneko diska. Berak indartzen, argitzen, ezpazioan zabaltzen dio kantua Maddi Oihenarti, bere sensibilitate hunkigarri osoz.

Filmetarako musikak sortu ere egin ditu Garatek eta baita kolaborazio ugari burutu. Oihenartekin, bikote gisa eginiko lan honetan, ohizko ala gaurko indartsu edo atseginezko eremuetan ibiltzen dira. Zuberoako abeslariaren ahotsak, berriz ere, plazerra eragingo dute guregan.

LITERATURA ETA MUSIKA EUSKARAZ

Foyer espazioa

Bilboko Udaleko Euskara Arloarekin elkarlanean

Saioak

19:30 

Prezioa

15 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 12 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak

TOP