Kontzertuak

M-Clan: Delta tour

Proposamen berritua, 70eko hamarkadako sustraiak dituen rock amerikarraren gertukoa

2017ko urtarrilaren 22a

M-Clan “Delta” disko berriaren aurkezpen-biran bete-betean murgildurik dabil. Carlos Tarque-ren eta Ricardo Ruipérez-en abesti berriak sakonagokoak dira, bai soinuari bai hitzei dagokienez, eta akustikoagoa den instrumentazioaz apaindurik iritsi dira, sustraituta dagoen folk amerikarrera nahiz rockaren soinu klasikoetara hurbilduz. Betidanik, rock and roll ona –hizki larriz– egin izan dute. Taldearen soinu berrituak modu freskagarrian omentzen ditu country rockeko eta 70eko hamarkadako ahozko armonien musika-talde handiak.

Delta”, oso-osorik, Nashvillen grabatuta dago, Brad Jones produktorearen zuzendaritzapean eta tokiko musikari handiek ere hartu dute parte, Will Kimbrough eta John Jackson (Bob Dylan) gitarra-joleetatik hasita, Bryan Owings edo Derek Mixon bateria-jotzaileak, Chris Carmichael-en hariak edo Al Perkins-eko steel pedala (Flying Burrito Brothers, Rolling Stones, eta abar.) barne

Saioak

Urtarrilak 22. 19:00

Prezioa

24 - 38 euro / Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

TOP