Kontzertuak

LUIS MARIANO

Sin Fronteras. Canciones e imágenes para el reencuentro.

Tenor paregabearen bizitzan eta lanean egindako zeharkaldi emozionala. Ismael Jordi Luis Mariano abesten.

2022ko martxoaren 20a

Ismael Jordi tenor handiak bere ahotsaren eta taula gaineko kalitatearen bitartez gure musikak emandako artista handi izandako Luis Mariano interpretatuko du.

Ikus-entzunezko elementuak ere badituen musika-ikuskizunaren bidez, Luis Mariano (1914-1970) tenor handiaren bizitzan eta lanean egindako zeharkaldi emozionala proposatzen digu Calixto Bieitok.

Luis Mariano Irunen jaio zen, mugaren alde honetan, eta Arrangoitzen dago lurperatuta, mugaren beste aldean. Mugaren alde batean zein bestean bizi izan zen, eta ikuskizunak kontzeptu eta iruditeria hori erabiliko du. Muga eta berorren konnotazioak, lotura- eta banaketa-elementu gisa duen eragina, aldi berean hurbil eta urrun dagoen anaia maitearen pertzepzioa… Musika izango da zirrara horiek bideratuko dituena.

Egitaraua

1-Maïtechu
2-Maman, la plus belle du monde
3-Chant du Sereno
4-Violetas Imperiales

5-Acapulco
6-La belle de Cadix
7-Ezin ahaztu
8-La fiesta bohémienne

9-Rossignol
10-Andalousie
11-Chanson basque
12-C’est magnifique


Taldea


Zuzendaritza: Calixto Bieito
Musika zuzendaritza eta pianoA: Rubén Fdez. Aguirre
Tenorra: Ismael Jordi
Biolina: Charles Bingham
Biolontxeloa: Ignacio Araque
Klarinetea: Luis Alberto Requejo
Perkusioa: Narciso Gómez
Moldaketak: Carlos Imaz

Saioak

20 - 19:00.

Prezioa

18 - 36€ /con descuentos

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP