Antzerkia - Agertoki irekia

LUBAKI LAINOTSUA

ATX Teatroa

Errelebo barik ez dago postua lagatzerik…

2021ko urriaren 21a

Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,….badirudi dana bare-bare dagoala. Jeneralek “pakea” sinatu eben, tropak etxera bialdu ebezan aspaldi, baina ez eutsien erreleborik bialdu, eta noski, errelebo barik ez dago postua lagatzerik.
 
Beterano hau gaur egungo sasoiarentzako oztopoa baino ez da. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean erreleboa jatorkio. Eskarmentu bako soldado gazte bat. Bere bizitza labur osoan sekula ez dau gerra izpirik ezagutu. Belaunaldien arteko talkea eta munduaren inguruko ikuspegi desberdinak izango dira marmitako barri honen osagaiak.
 
Atx Teatroak bere 10. urteurrenean bere 10. proiektua sortuko du, betiko parametroak eta 10 urte hauetan bereizten dituen zigilua defendatzen: euskarazko sorkuntza, gure gizartearen gertuko tematika, ogibide honen duintasuna eta erraietara zuzendutako antzerkia.

Ikuskizuna euskaraz


Taldea


Idea: ATX Teatroa.
Zuzendaritza: ATX Teatroa.
Aktoreak: Maren Basterretxea, Miriam K Marchante, Javier Barandiaran.
Kanpo begirada: Ximun Fuchs.
Soinu espazioa/Musika: Gartxot Unsain Letona.
Jantziak: Marodi Sorkuntzak.
Argiztapen diseinua: Ion Chavez.
Teknika: Xabino Alkorta.
Eszenografia: ATX Teatroa.
Ikus-entzunezkoak: Panarama estudio.
Argazkiak: Ainhoa Resano.
Ekoizpena: ATX Teatroa.
Banaketa: ATX Teatroa.

Saioak

21 - 19:30.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

70 min.

TOP