Antzerkia - Agertoki irekia

LOVE & MONEY

Dennis Kelly

Zer gertatzen da maitasunarekin, diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean?

2022ko urriaren 26a

David maitemintzen ari da.
Arrazoi profesionalengatik frantzez batekin duen emailen elkartrukatzeak maitasunean sinetsarazten dio berriro. Baina Davidek sekretu bat dauka. Sekretu hori jasanezina da, eta emaztearen heriotzaren benetako inguruabarrei buruzko aitorpen txundigarri batera eramango du.

Jess maiteminduta dago.
Zoriontasuna erosi daitekeela uste du, baina ez da merkea kredituak eta zorrak erraz pilatzen diren mundu honetan.

Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Dennis Kellyk planteatutako funtsezko galdera hau izan liteke: zer geratzen da maitasunarekin diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean? Zorpetutako bikote baten infernuetara jaitsiz, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure nahiez ere.

Estreinaldia Arriaga antzokian
Ikuskizuna euskaraz izango da


Taldea


Egilea: Dennis Kelly.
Zuzendaria: Cécile Marquette.
Euskarazko bertsioa: Idoia Barrondo.
Antzezleak: Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante, Aiora Sedano.
Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
Eszenografia: María Casanueva.
Argiztapen diseinua: Fernando Alcáuzar.
Zuzendaritza laguntzailea: Olatz Ganboa.
Koreografiak: Maitane Zalduegi-Viar.
Kartela eta diseinu grafikoa: Lucía Sáiz Báez.
Produkzioa: Pabellón 6 - Gazte Konpainia Arriaga Antzokiaren laguntzarekin.

Saioak

26 - 19:30h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP