Antzerkia

LOS YUGOSLAVOS

Tristurari, maitasunari eta hitzen botereari buruzko lana.

2025ko urriaren 31tik, azaroaren 02ra
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Zerbitzari batek bezero bat entzuten du hizketan, eta bere emaztearekin hitz egin dezan eskatzen dio. Horixe da Los yugoslavos antzezlanaren abiapuntua. Hitzak trukatzen dituzten bi gizon eta mapak trukatzen dituzten bi emakume dira pertsonaia protagonistak. Batek ere ez zuen zapaldu Jugoslavia izeneko herrialde hura. Izenburuan leku bat aipatzen da, agian jada existitzen ez den toki batean jaio izana partekatzen zuten pertsonak biltzen ziren leku bat.

Juan Mayorga lanaren egile eta zuzendariak azaldu duenez: «Aitonak taberna bat zuen, eta, gauero, bezeroekin bizi izandako historiak kontatzen zituen handik itzultzean. Hortik sortuko zitzaidan antzezlan hau idazteko gogoa, seguru. Los yugoslavos lanak gehien arduratzen nauen gaietako bat jorratzen du: guk hitzekin egiten duguna eta hitzek gurekin egiten dutena. Idatzi nuenetik, taula gainera eraman nahi izan dut Los yugoslavos, arrazoi askorengatik; garrantzitsuena: pertsonaiak axola zaizkit».


Taldea


Testua eta zuzendaritza: Juan Mayorga.
Antzezleak: Luis Bermejo, Javier Gutiérrez, Natalia Hernández, Alba Planas.
Musika-konposizioa: Jaume Manresa.
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Elisa Sanz.
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez Cornejo.
Produkzioa: Teatro de la Abadía.

Saioak

31/10/2025 19:30 h.
01/11/2025 19:00 h.
02/11/2025 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP