Opera - Dantza - Musika

LOS SIETE PECADOS CAPITALES

Ballet chanté edo «ballet kantatu» satirikoa zazpi eszenatan - Kurt Weillen musika, Bertolt Brechten libretoa HOGEIKO.

Kurt Weillen eta Bertolt Brechten lana ikuskizun eder bilakatuta.

2021ko ekainaren 04tik 05ra

URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria.

Zazpi bekatu kapitalak (jatorrizko izenburua: Die sieben Todsünden).

Paris, 1933. Bai Weill bai Brecht ihesi joan ziren naziek menpean zuten Alemaniatik. Aurreko proiektu batzuetan bi egile handien artean tirabira artistikoak sortu baziren ere, azken kabaret satiriko bati (Zazpi bekatu kapitalak) batera ekitea erabaki zuten. Elkarrekin egin zuten azken lan horrek elkarrekin egindako aurreko operek zuten helburu bera zuen: gizartea aldatzen saiatzea, moral bikoitza salatzen zuen zinismo garratzaren bidez.

«Ballet kantatu» honetan bekatu kapital bakoitzari mugimendu bat dagokio. Europako musika herrikoia eta swing doinuak nahastu egiten dira, eta, hala, balsak eta martxak foxtrot eta ragtime erritmoekin tartekatzen dira. Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri honetan 15 instrumentistentzako bertsio murriztu eta zaindua eskainiko dugu. Formatu horrek 30eko hamarkadako kabaret lizunetan aritzen ziren Jazz banda haiengana hurbilduko gaitu.

Ikuskizunak euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak ditu.


Taldea


Zuzendari musikala: Iker Sánchez Silva.
Zuzendari eszenikoa: Barbora Horáková Joly.
Koreografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
Espazio eszenikoa eta antzezleak-Espacio escénico y actores: Wariot Ideal.
Jantziak: Óscar Armendariz.
Zuzendariaren laguntzailea: Nagore Navarro.

Anna I, sopranoa: Nicola Beller Carbone.
Anna II, dantzaria: Iratxe Ansa.

Senideak; bi tenor, bi baritono: Javier Tomé, Josu Cabrero, José Manuel Díaz, Fernando Latorre.

Dantzariak: Igor Bacovich, Gaizka Morales, Jay Diego, Úrsula Mercado, Valerio Di Giovanni, Elias Backebjork, Beñat Andueza, Kontxesi Fernández.

Orkestra: BilbaoSinfonietta.

Saioak

4 - 19:00.
5 - 19:00

Prezioa

19 - 36 € /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

50 min.

TOP