Zinema – Kontzertua

LOS NIBELUNGOS – La muerte de Sigfrido

Fritz Langen filma eta BOS - Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatutako musika.

Fritz Langen lan gorena pantaila handian eta filmaren musika zuzenean BOSen eskutik.

2021ko ekainaren 19a

URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN

Fritz Langek 1924an ekin zion bere zinema-proiekturik handienetako bati: Die Nibelungen (Nibelungoak / Los nibelungos) lanari. «Nibelungoen kanta» poema epikoa du inspirazio-iturri, eta bi filmez osatuta dago: Siegfrieds Tod (Sigfridoren heriotza / La muerte de Sigfrido) eta Kriemhilds Rache (Krimildaren mendekua / La venganza de Krimilda). Arriaga Antzokiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskainiko duten kontzertu berezian, BOSek, Nacho de Pazen zuzendaritzapean, Siegfrieds Tod lehenengo filmeko musika interpretatuko du, filma pantaila handian ematen den bitartean.

Bizitza bera baino handiagoa, Europa iparraldeko Erdi Aroko kondairetan inspiratua eta espresionismo alemaniarraren iruditeria deigarriarekin aberastua, Sigfridoren Heriotza ikuskizun itzela da. Sigfridoren kontakizuna aurkezteko, Fritz Langek ahalik eta gehien aprobetxatu zituen zinemako berrikuntzak eta Decla-Bioscop ekoiztetxeko artisten ikuspegi sortzailea. Zuhaitz izugarriak, altxorrez betetako haitzuloak eta hirurogeita hamar hankako dragoia eskala naturalean eraiki zituzten estudioko lantegietan. Efektu berezietako teknikariek formatu eta trikimailu optiko berriak asmatu zituzten ekintzaren perspektiba estudioa bera baino askoz handiagoa zen uneetarako. Emaitza hunkigarria da, batetik, XIII. mendeko intrigazko kondaira kontatzen digulako, eta, bestetik, 700 urte beranduago filma egiteko erabili ziren baliabide tekniko magikoengatik.

Alemaniako zinema mutuaren goreneko lanetako bat da, eta Gottfried Huppertz konpositoreak sortu zuen soinu-banda. Huppertzen musika duela gutxi entzun dugu Arriagan, Metropolis filmaren emanaldiko kontzertuan, eta haren konposizioak indarra ematen die eszena eta pertsonaiei. Estreinaldiaren mendeurrena betetzeko hiru urte besterik falta ez direnean, zaharberritutako filmari eta Alemaniako Cinematexen gordetako partitura berreskuratzeari esker, zinemako harribitxia Arriaga antzokiko pantaila handian ikusiko dugu zuzeneko orkestra-soinuarekin.


Taldea


Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS.
Zuzendaria: Nacho de Paz.

Saioak

D19 - 18:00.

Prezioa

13 - 27 € /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

160 min.

TOP