Arriaga Antzokiak oso emanaldi berezia eskainiko du, Manuel de Fallaren musika  osaturiko kantata poetikoa hain zuzen ere. Kantata hau giza-espirituaren ospakizuna da, bizi, ikaratu, amestu, borrokatu eta naturarekin dantzatzen duena. Gure subkontzientzia eta ametsen izaeraren bilaketa eta leihoa dugu. Gure kontzientziaren misterioa argitzeko gakoa ametsak izan daitezke? Errealitatetzat hartzen dugun hori gure garunak nola produzitzen duen esan diezagukete? Ametsek gure iraganeko bizipenekin edo desira sekretuekin zerikusirik al dute? Iraganeko mamuak uxatu eta etorkizunari bidea irekitzen lagun dezake «Danza ritual del fuego»-k?

Barbora Horáková Joly txekiarra dugu proiektuaren zuzendari eszenikoa. 2018an International Opera Award saria jaso zuen Europako opera panorama osoan hasi berri den figura azpimarragarriena izendatu zuena izateagatik. Arriaga Antzokiaren lan propioa zuzentzeko arduraduna da berriz ere, «L’Orfeo», «I hate music» eta berriena den «Dido & Aeneas» lanetan bere arrastoa utzi ondoren.

Manuel de Fallaren musika osaturiko kantata poetikoa

Arriaga Antzokiaren produkzio berria


Taldea


Musika: Manuel de Falla
Zuzendari musikala: Iker Sánchez
Eszena zuzendaria: Barbora Horáková Joly
Okestra: Bilbao Sinfonietta
Sopranoa: Ángeles Blancas
Koreografos eta dantzaria: James Rosental
Dantzaria: Ellyn Hebron
Elektronika / Resonant garden. Janiv Oron
Audiobisualak: Sergio Verde
Instalazioa / Artista bisuala. Domenico Billari
Jantziak: Oscar Armendariz Lucarini
Argiztapen diseinua: Arantza Heredia

 

Arriaga Antzokiaren produkzio berria

Saioak

19:30

Prezioa

14 - 42 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

70 minutu

TOP