Dantza

LES GRANDS BALLETS CANADIENS

7. sinfonia / Cantata
Zuzendari artistikoa: Ivan Cavallari

Indarra eta samurtasuna, erritmoa eta sotiltasuna, programa bikoitz zirraragarri batean konbinatuta.

2024ko maiatzaren 03tik 04ra
Sarrerak erosi

Les Grands Ballets Canadiens sorkuntza- eta produkzio-konpainia bat da, dantzaren forma guztiak lantzen dituena, ballet klasikoaren diziplinan oinarrituta. Ivan Cavallariren zuzendaritza artistikoaren pean, balletaren klasiko handiak taularatzen ari dira Kanadako eta nazioarteko berrogeita hamar bat dantzari, bai eta puntako artista garaikide berrien sorkuntzak ere. Bere produkzio bikainekin, konpainiak aurkikuntzak eta emozioak eragin nahi ditu, eta irudimena suspertu, dantzaren pasioa transmititu eta inpaktu iraunkorra sortu.

Uwe Scholz zendutako koreografoaren 7. sinfoniaren bidez, dantzariak harreman sinbiotiko batean sartzen dira Beethovenen musika itzelarekin. Obra hau leitmotiv bat da, trebetasun atletikoa eta dantzaren geometria bateratuta.

Mauro Bigonzettiren Cantatak Mediterraneoaren edertasun basatia gogorarazi eta Hegoaldeko koloreak zabaltzen ditu, erraietatik datozkion keinu sutsuen bidez. Senez eta bizitzaz beteta, gizonen eta emakumeen arteko harremanaren alderdi anitzak aztertzen ditu dantzak: sedukzioa, pasioa, borrokak, jeloskortasuna… XVIII. eta XIX. mendeetako Italiako musika-tradizioan inspiratuta dago Cantata; sehaska-kantetan, Salentoko pizzichietan, Napoliko serenatetan… Lau abeslarien ahotsek eta musikak hamar dantzari-bikoteak gidatzen dituzte, Italia hegoaldeko jai-giroan.


Taldea


7. sinfonia
Musika: Ludwig van Beethoven – 7. sinfonia la maiorrean, 92. op. (1813).
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Uwe Scholz (1958–2004).
Koreografiaren egokitzapena: Ivan Cavallari.

Cantata
Koreografia: Mauro Bigonzetti.
Musika (jatorrizkoa eta tradizionala).
Ahotsa, marko-danborra: Lorella Monti.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Pagliara.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Alessandra Prestia.
Ahotsa, akordeoi diatoniko botoiduna: Cristina Vetrone.

Les Grands Balletsek Canada Council for the Arts eta Conseil des arts et des lettres du Quebec erakundeen babesa du, babesle publiko gisa.

Saioak

3 – 19:30 h.
4 – 19:00 h.

Prezioa

21 - 45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

1h 45min. Sinfonia 7: 50 min. Cantata: 40 min.

TOP