LAS MINAS FLAMENCO TOUR
Flamenko-jaialdi ospetsuenetako bateko artistarik onenak bildu ditu emanaldi honek.
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Festival Internacional del Cante de Las Minas jaialdi ospetsuaren bira da Las Minas Flamenco Tour. Madrilgo Errege Antzokian hasiko da eta antzokirik ospetsuenetako batzuk bisitatuko ditu, Arriaga Antzokia barne.
Ikuskizunak agertoki berean bilduko ditu kantuaren, dantzaren, gitarraren eta instrumentuaren kategorietan saritu izan dituzten artistak, eta jaialdi horrek ematen dituen sariak merezi izatera eraman zituzten emanaldiak —flamenkoaren munduan ospe handikoak— eskainiko dizkio publikoari: La Lámpara Minera, El Desplante, El Bordón Minero eta El Filón.
Las Minas Flamenco Tour ikuskizunak —esperientzia errepikaezin eta esklusiboa delarik hiri bakoitzean— hirurogei urte baino gehiago flamenkoaren erreferente absolutua izaten daramatzan Festival Internacional del Cante de las Minas jaialdiaren esentzia eramaten du agertokira. Jaialdi hori 1961az geroztik egiten da Murtziako La Unión eskualdean, 1984an interes turistiko nazionaleko izendatu zuten eta Musikaren Akademiak Musikaren Zabalkundearen Saria eman zion 2011n.
Taldea
Zuzendaritza artistikoa eta produkzio teknikoa: SO-LA-NA
Saioak
Prezioa
22-42€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 15eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: