Kontzertuak

Las golondrinas

Kontzertuan elkarrekin arituko dira Musikeneko Orkestra Sinfonikoa ikastetxeko ikasleak eta Donostiako Orfeoia.

2015ko azaroaren 30a

Musikene-Euskal Herriko goi-mailako Musika Ikastegiak bat egiten du Jose Maria Usandizagaren (1887-1915) heriotzaren mendeurreneko ekitaldiekin, kontzerturako bertsioan eskainiz “Las Golondrinas” lana, Usandizagak zartzuela bezala konposatu zuena eta gero bere anaia Ramonek (1889-1964) opera bihurtua. Kontzertu horretan elkarrekin arituko dira Musikeneko Orkestra Sinfonikoa, ikastetxe horretako ikaslez osatua, eta Donostiako Orfeoia, Usandizagarekin lotura estua daukana.

Musikeneko Orkestra Ikasketen koordinatzaile Jesus Echeverría maisuak lideratzen du proiektu hau, zeinetan parte hartzen duten Alberto Arrabal baritonoak eta Musikene ikastetxean ikasitako abeslari gazte zenbaitek.

“Las Golondrinas” zartzuela gisa idatzi zuen Usandizagak, oinarritzat harturik Maria Lejarraga eta Gregorio Martínez Sierraren “Saltimbanquis” drama. Madrileko Circo Pricen estreinatu zen 1914ko otsailaren 5ean, eta arrakasta itzela bildu zuen, mundu guztiak aitortu zuelarik Usandizaga gaztearen talentua.

Ondoren Bilbon eskaini zen, eta gero Donostian, Valentzian, Zaragozan, Uruguain eta Argentinan. Guk entzun behar dugun bertsioa da Jose Maria Usandizaga 1915ean hil ondoren bere anaia Ramonek egin zuen moldaketa, elkarrizketa mintzaturik ez daukana eta Bartzelonako Gran Teatre del Liceu Antzokian estreinatu zena 1929ko abenduaren 14an.

 


Taldea


Las golondrinas. José María Usandizaga:
Musikeneko OrkestraSinfonikoa Donostiako Orfeoia:
Elisa Díaz Prieto: sopranoa
Judit Martínez Fernández: mezzosopranoa
Xabier Anduaga: tenorra
Alberto Arrabal: barítonoa
Mikel Zabala: baxua
Jesús Echeverría: zuzendaria

Saioak

Prezioa

8,50-25 euro / Beherapenekin

Iraupena

2 ordu 15 minutu

TOP