Musikal

La viuda alegre

“Glamour” hitzaren esanahi zehatza ezagutu nahi baduzue, zatozte “La viuda alegre” ikustera.

2015ko maiatzaren 13tik 24ra

Mingain txarren arabera zerbitzu diplomatikoko kideek bi bertute baino ez dituzte izan behar: azala gogorra eta irribarreari eusteko gaitasuna ezdeuskeriaz ari direnean harrera ekitaldi batetik enbaxadako festa batera eta legazio dantzaldi batetik galako afari batera. Litekeena da gaur aurkezten duguna bezalako obrek kalumnia hori elikatu izana.

Ikuskizun honetan Danilo protagonistak eginbide patriotiko bat dauka: Hanna alargun gazte aberatsa gogatu behar du eta bere emazte bihurtu, haren dirutza ez dadin atera operetako –bai ongi esana– printzerri txikitik, zeinaren Pariseko enbaxadan betetzen duen Danilok lehen idazkari postua. Lan erraza dirudi, Danilo hori gizon lerdena baita eta uniformea primeran jausten baitzaio, baina badira bidean zenbait oztopo: Danilo eta alargunaren artean maitasun afera despetxatu zahar bat dago, meritu berdineko beste hautagai batzuek ere asmo bera hartua dute (txakal gosekilak halakoak!) eta alarguna, izenburuak dioen bezala, alaia da eta begitarte ona egiten dio mundu guztiari. Bien bitartean, orkestra hor ari da valsak jotzen etengabe eta xanpaina eta alaitasuna badoaz zurrustan.

Izan al da sekula halako mundurik, ala ardo apartsuak saldu nahi dituen publizista baten amets eroa baino ez da dena? Ez, gutxi gorabeherako argumentu bat da, seguru asko sekula idatzi den munduko opereta famatuena, antzerki musikalaren
benetako paradigmarena. “La viuda alegre” Vienan estreinatu zen (non bestela?) 1905ean Franz Lehár-en musikarekin eta Victor Léon eta Leo Stein-en libretoarekin. Henri Meilhac-en L’attaché d’ambassade komedian oinarrituta dago, eta
estreinatu zenean piztu zuen entusiasmoa ez da batere histu.
Arriaga Antzokiak gaur operetaren klasiko handi honen produkzio propioa aurkezten du, baina ukitu batzuk eginda eta musikal handi bihurtuta, mundu guztiari helarazteko eta denek aukera izan dezaten berarekin gozatu eta barre egiteko.
“Glamour” hitzaren esanahi zehatza ezagutu nahi baduzue, zatozte “La viuda alegre” ikustera. Argumentuaren gatz-piperrak, melodien edertasunak eta mundu irreal horren xarmak irribarre bat utziko dizute ezpainetan saioa amaitu eta handik ordu askotara ere.

 

Kolaboratzaile

patri1-128x67-636


Taldea


Libreto · Libretoa
Victor Léon y Leo Stein
Musika zuzendaria: Jordi López
Eszena zuzendaria: Emilio Sagi
Eszenografia: Daniel Bianco
Figuringilea: Renata Schussheim
Argiztapena: Eduardo Bravo
Koreografia: Nuria Castejón


Interpreteak: Natalia Millán, Antonio Torres, Silvia Luchetti, Guido Balzaretti, Enrique Viana, Jose Manuel Díaz

Koro/dantzrariak: Begoña Álvarez, Ylenia Baglietto, Sandra Fdez. Aguirre, Itxaso Quintana, Loreto Mauleón, Ana Sagastizabal, Lara Sagastizabal, Karmele Larrinaga, Alberto Ferrero, Rafa Higuera, Antonio Hurtado, Iñaki Maruri, Alberto Núñez, Aritza Rodríguez, Egoitz Sanchez, Mitxel Santamarina

Saioak

¡ATENCION!

Modificación del calendario de la obra: Por razón de la complejidad de producción técnica, las funciones programadas previamente para los días 7, 8, 9 y 10 de mayo quedaron canceladas. Por otro lado, ponemos a la venta un nuevo día, el 19 de mayo, como día del espectador.

Quienes hayan adquirido ya sus entradas para estos días podrán obtener la devolución de su importe en taquilla, o bien, si lo desean, podrán cambiarlas para otros días programados por el mismo precio.

Fechas y horario definitivo:
Días 13, 14, 15, 16, 19, 20, 21, 22 y 23: 20:00 h.
Días 17 y 24: 19:00 h.

Prezioa

12 -42 euro / Beherapenak

Iraupena

1 ordu 30 minutu Atsedenik gabe

TOP