Antzerkia - Agertoki irekia

La mejor madre del mundo

Emakume izatea. Ama izatea. Maitasunez, bertigoz, umorez eta itzalez osatutako zurrunbiloa. Ikuspegi berri bat, esperientziaren epizentrotik.

2021ko urtarrilaren 08tik 09ra

Estrenaldia Arriaga Antzokian

NURIA LABARIren izen bereko eleberriaren antzerkirako egokitzapena.

«Amek ez dute idazten. Amak idatzita daude». Esaldi hori azaltzen da Nuria Labariren La Mejor Madre del Mundo eleberriaren antzerkirako egokitzapen honetan: izugarrizko ahalegina, bilakatu zaren ama horrek zu zaren artista irentsi ez dezan, edo zu zaren artista horrek izan nahi duzun ama bazter ez dezan. Baina istorioa ez da hor hasten, askoz lehenago baizik. Artean iritsi gabe zegoen seme-alaba absentzia bat besterik ez zenean, ate-joka zebilena eta zirrikitu guztietatik sartzen zena, garaiz kanpo abestutako sehaska-kanta balitz bezala.

La Mejor Madre de Mundo antzezlanak maitasunez, bertigoz, umorez eta itzalez osatutako zurrunbiloan murgildu nahi ditu ikusleak, sentipen horiek guztiak sortzen baitira ama garaikide baten gorputz eta buruan seme-alaba izateko nahia hasten denetik hazkuntzaren garai bete-betera arte. Ikuspegi berri bat esperientziaren epizentrotik, azkenean bere buruaren kontakizuna egitea erabaki duen emakume-ama bati esker. Honako hau bihozgabe baten istorioa da.


Taldea


Dramaturgia eta Zuzendaritza: Juana Lor.
Antzezleak: Leire Ucha, Haizea Aguila, Karmele Larrinaga, Eneritz García, Iñaki Maruri.
Zuzendari laguntzailea: Cécile Marquette.
Dramaturgiako aholkularitza: Javier Liñera.
Argiztapenaren diseinua: Iñaki García.
Argiztapena: Fernando Alcauzar.
Eszenografia: María Casanueva Lope.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Soinu-espazioa: Iñaki Maruri.
Produkzioa: Pabellón 6 con la colaboración del Teatro Arriaga.

Saioak

8 - 19:00h.
9 - 19:00h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP