La Función Que Sale Mal komedia Monty Pythonen eta Sherlock Holmesen arteko nahasketa da. 2015ean komedia onenaren Olivier Saria irabazi zuen ikuskizunak, antzerki talde amateur baten misteriozko obraren estreinaldia aurkezten digu. Estreinaldi horretan, izenburuak berak iragartzen duen bezala, txarto atera daitekeen guztia, txarto aterako da!

“Hondamendiaren maisulana”; horrela definitu zuen The Times egunkariak antzezlana. Bertan, ezbeharretarako joera bitxia duten antzezleek, horien kontra borrokatzen dira antzezpen osoan zehar, ondorio dibertigarri bezain konponezinekin.

La Función Que Sale Mal ikuskizunak mundu osoko 8 milioi ikus-entzule baino gehiagori eragin dizkie barre-algarak Londreseko West Enden estreinatu zenetik (2012), bere kategoriako sari nagusiak bereganatuz. Ordutik, bere arrakasta 30 herrialde baino gehiagotara hedatu da, bost kontinenteetan ikusi da, eta nazioarteko 11 sari lortu ditu, horien artean, Ezusteko komediaren Olivier sari, Eszenografiaren Tony sari, eta Ezusteko komediaren Moliere sari ospetsuak. Aipatu beharreko beste une garrantzitsu bat 2017an izan zen, txarteldegiari dagokionez Broadwayko komediarik arrakastatsuena izan zenean, eta bi denboraldi eman zituen karteldegian. Antzezlanak izan duen arrakasta handia ikusita, BBCk “The Goes Wrong Show” telesaila sortu berri du.

 


Taldea


SORKUNTZA TALDEA

Jatorrizko bertsioaren zuzendaria: Mark Bell
Bertsio espainiarraren zuzendaria: Sean Turner
Zuzendari kidetua: David Ottone
Idazleak: Henry Lewis, Jonathan Sayer, Henry Shields
La Función que sale Mal lanaren moldatzailea: Zenón Recalde
Eszenografiaren diseinua: Nigel Hook
Argiztapena: Ric Mountjoy
Jantziak: Roberto Surace
Soinu diseinua: Andy Johnson
Argazkia: Helen Murray

 

ANTZEZLE TALDEA

Chris: Hector Carballo
Robert: Manuel de Andrés
Sandra: Carla Postigo
Dennis: Alejandro Vera
Annie: Noelia Marlo
Trevor: Agustín Otón
Max: David Ávila
Jonathan: Fael García
Swing-a: Paula G. Lara, Ángel Saavedra, Avelino Piedad

 

Ekoizpena: SOM Produce, Nearco Producciones, Cobre Producciones, Olympia Metropolitana

Saioak

Iraila

16 - 19:30
17 - 19:30
18 - 17:00 y 21:00
19 - 17:00 y 21:00
20 - 19:00
22 - 19:30
23 - 19:30
24 - 19:30
25 - 17:00 eta 21:00
26 - 17:00 eta 21:00
27 - 19:00

Prezioa

16 - 33€ /beherapenak

Prezio murriztuko saioak: 16€tik 29€ra.

Irailaren 16, 17, 22, 23 eta 24an.


Prezio orokorreko saioak: 18€tik 33€ra..

Irailaren 18, 19, 20, 25, 26 eta 27an.


Arriaga lagunak:

Irailaren 16 eta 17an, %15ko DESKONTUA.

Arriaga lagun GAZTEAK:

Irailaren 16 eta 17an, %15ko DESKONTUA

Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak

%50eko DESKONTUA (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

120' con descanso de 15'

TOP