Isabel Allendek 1982an idatzi zuen La casa de los espíritus (Izpirituen etxea) eleberria. Lan horretan, Trueba familiaren historia kontatzen du, lau belaunaldirena, hain zuzen. Kontakizunak ia mende oso bat hartzen du, herrialdean aldaketa soziopolitiko itzelak gertatzen dira, eta azkenean diktadura suntsitzaile bat gailenduko da. Emakume-saga bat da, eta haien guztien izenek argiarekin dute zerikusia. Nívea, Clara, Blanca, Alba… Azken hori da familiaren historia osatuko duena.

Eleberrian, zoragarria da memoriaren, kontraesanen eta indarkeriaren arteko tirabira, baita berradiskidetze-gogoa berreskuratzeko modua ere, herrialde batean eta familia batean gertatzen direnak baliatuta. Jakina, horren barruan barkamena dago, eta, funtsean, maitasuna. Lan osoa errealismo magikoz betetako labirinto moduko bat da, non agerikoa den politika pertsonen gainetik hegan dabilela, harekin zerikusirik ez badute ere.

Anna Maria Ricartek moldatu du lana oholtza gainean eskaintzeko. Ricart bera eta Carme Portaceli arduratu dira dramaturgiaz, eta zuzendaritza Portaceliren esku dago. Antzezlanak jatorrizko eleberriaren unibertso magikoaren edertasun oparoa jaso du.


Taldea


Testua: Isabel Allende.
Zuzendaritza: Carme Portaceli.
Moldaketa: Anna Maria Ricart.
Dramaturgia: Anna Maria Ricart y Carme Portaceli.
Antzezleak: Jordi Collet, Carmen Conesa, Inma Cuevas, David Fernández “Fabu”, Gabriela Flores, Francesc Garrido, Miranda Gas, Borja Luna, Pilar Matas, Guillermo Serrano.
Eszenatokiaren diseinua: Paco Azorín.
Argiztapenaren diseinua: David Picazo.
Jantzien diseinua: Carlota Ferrer.
Koreografia eta mugimendua: Ferrán Carvajal.
Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Jordi Collet.
Bideo-diseinua: Miquel Àngel Raió.
Soinuaren diseinua: Pablo De La Huerga.
Koprodukzioa: Teatro Español, Bartzelonako Grec 2020 jaialdia eta Teatre Romea.

Saioak

9 - 19:00.
10 - 19:00.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

190 min.

TOP