LA CAJA DE LOS JUGUETES
Indarkeriarik eza eta maitasunaren boterea nabarmentzen dituen ipuin musikala.
Ipuin musikal honetan, trapuzko panpina bat, dantzaria bera, gauerdian esnatuko da eta kutxa barruan berarekin bizi diren jostailu guztiak dantzatzera gonbidatuko ditu: peluxezko hartz bat, elefante bat gurpil gainean, saltxitxa txakur bat, krokodilo bat eta beste jostailu asko. Guztien artetik, panpinak Politxinela du gogokoen, eskularruzko txotxongilo ezaguna, hura delako dantzaririk onena. Panpina eta Politxinela bikote bihurtuko dira, baina txotxongiloak panpina ez duenez ondo tratatzen, egurrezko soldadutxo batek dantzaria defendatuko du eta jostailuak borrokan hasiko dira, dadoak, pilotak eta paperezko bolak elkarri jaurtiz. Jolasean ari badira ere, soldadutxoa apurtuta eta deseginda geratuko da. Panpinak lagundu eta bizitza salbatuko dio, eta, azkenean, maitasuna sortuko da haien artean.
Joan den mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetako benetako jostailuetan oinarriturik diseinatutako txotxongiloak eta objektuak, itzal-antzerkia, bideo-proiekzioak, pianista bat eta aktore bat, guztiak daude XX. mendeko konposizioetan musika-obra erreferentea den honen zerbitzura, eta gaur egungo haurrentzako bertsio garaikidea eskaintzen dute, beste balio batzuen artean indarkeriarik eza eta maitasunaren boterea nabarmentzen dituena.
ABAO BILBAO OPERA eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.
Taldea
Eszena zuzendaritza: Enrique Lanz.
Ekoizpena: Etcétera.
Kolaborazioa: Junta de Andalucía.
Adina: 4 urtetik aurrera.
Saioak
09/11/2025 12:00 h. y 18:00 h.
Prezioa
20€
Haurrak <15: 13 €
Iraupena
50 min.