Musikala

Kutsidazu bidea Ixabel

JOXEAN SAGASTIZABALEN LIBURUAN OINARRITUTA

Inoizko euskarazko eleberririk dibertigarrienetako bat helduko da antzeztokira, komedia musikaleran.

2020ko urriaren 15a

Estreinaldia Arriaga Antzokian

Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.

Joxean Sagastizabalen eleberri dibertigarrian oinarritutako komedia musikal honetan ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak “a kuppela” abesten eta behiak dantzan.


Taldea


Jatorrizko egilea: Joxean Sagastizabal
Dramaturgia: Aitziber Garmendia, Patxi Barco.
Zuzendaritza: Patxi Barco.
Zuzendaritza musikala: Joli Pascualena.
Antzezleak: Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Ngema, Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano.
Jatorrizko musika eta letra: Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano.
Jatorrizko letra: Aiora Zulaika, Joli Pascualena, Patxi Barco.
Produkzioa: DEMODE Produkzioak.
Eszenografiaren diseinua: Patxi Barco, Asier Izagirre.
Soinuaren diseinua: Iker Huitzi.
Soinu-teknikaria: Josean Olaberri.
Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano.
Argi-teknikaria: Livory Barbez.
Jantzien diseinua: Josune Lasa.
Jantzi bereziak: Josemi Errondosoro.
Diseinu grafikoa: Horixe.
Antolamendua: Txalo Banaketak, Demode Produkzioak.

Saioak

Urria

15 - 19:30.

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

1:40

TOP