Dantza - Agertoki irekia

KUKAI DANTZA & JESÚS RUBIO

TXALAPARTA

Partekatzea, transmisioa, topaketa… gorputzarekin harremanetan sartzen den instrumentua ulertzeko modu bat.

2024ko otsailaren 16a

Zer da txalaparta? Txalaparta entzutea da, partekatzea, transmisioa, topaketa, norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea… Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Jesús Rubio koreografoarekin elkarlanean egindako piezak gorputzarekin harremanetan sartzen den instrumentua ulertzeko modu bat erakusten du, indibiduala dena kolektibo bilakatzeko bidea. Gorputzean instalatuta dugun memoriak gure egungo izaerarekin duen harremanari begiratzen dio.

Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.


Taldea


Proiektu-kudeaketa: Jon Maya Sein.
Zuzendaritza artistikoa: Jesús Rubio Gamo & Jon Maya Sein.
Koreografia: Jesús Rubio Gamo eta antzezleak.
Antzezleak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena.
Musika-konposizioa: Aitor Etxebarria.
Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
Jantziak: Leire Santillán.
Ekoizpena eta biraren koordinazioa: Doltza Oar-Arteta.
Administrazioa: Elena Garcia.
Txalapartan laguntza : Aitor Beltran.
Ahots-teknikoan laguntza: Imanol Elizasu.
Talde teknikoa: Acrónica Producciones.
Ekoizpena: Kukai Dantza.
Koprodukzioa: Errenteriako Udala, Malandaine Ballet Biarritz, Victoria Eugenia Antzokia.
Erakunde kolaboratzaileak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldindia, Etxepare Institutoa, INAEM, Laboral Kutxa.

Saioak

16 – 19:30 h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

60 min.

TOP