Antzerkia - Agertoki irekia

KORTXOAREN DILEMA

Patxo Telleria
TARTEAN TEATROA

Etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatral dibertigarria.

2023ko azaroaren 15tik 16ra

Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko.

Izan ere, aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea bera izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.


Taldea


Egilea: Patxo Telleria.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo .
Eszenografia: Fernando Bernués .
Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez.
Soinu espazioa: Adrian Garcia de los Ojos.
Soinua: Borja Arbaiza.
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia.
Jantziak: Ana Turrillas.
Argiztapena: David Rodriguez.
Kartelaren diseinua: Paradox.
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia.
Kolaborazioa: Arriaga Antzokia.

Ikuskizuna euskaraz.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

15 eta 16 – 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP