Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

KATIXA AGIRRE & MAITE LARBURU

Kax, Kax, Kax!

Sartu barruraino edo kanpoan geratu… badaezpada ere!

2022ko otsailaren 21a

Kax-kax-kax!
Nor da? Txiste baten hasiera. Kax-kax-kax! Nor da? Urak apurtu eta banator mundura. Kax-kax-kax! Nor da? Beste ate bat. Eta beste bat. Zer da bizitza ba? Ateen segida. Batzuk zabaltzen dira, beste batzuk ez, zabaldu arren batzuetan, atalasean geratzen gara, ezin ausartuta. Kax-kaxkax! Nor da? Atea igarotzera goaz baina oina geratzen zaigu atrapatuta. Ate birakariak zer dira ba? Behin eta berriro kontatzen diren txisteak. Kax-kax-kax edo kar-kar-kar? Atea jo dut eta ireki egin da. Nor da? Barrutik ari nintzen deika.

Katixa Agirre eta Maite Larburu ateen bueltan ibiliko dira, kontu eta kantu. Baina nork kantatuko du zer? Nork kontatu?

Kantuak kontu, lurrikaren ostean ateburuak besterik ez dira geratzen zutik. Hala dio esamolde zaharrak. Baina ez sinetsi kontatzen dizuten guztia, ez baita beti egia…

Sartu barruraino edo kanpoan geratu… badaezpada ere!


Taldea


Kantuak eta kontuak: Katixa Agirre, Maite Larburu

Saioak

21 - 19:30h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile.

TOP