Kontzertuak

KANTU BAT GARA

JON MAIA

Kantuetan dago gure historiaren kronika. Kantuetan daude gure ametsak.

2022ko urtarrilaren 06a

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar…

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa aterako du azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasiko ditu, goi mailako musikariez inguratua: Pello Ramirez, Gorka Hermosa eta Nacho Soto. Arriaga Antzokiko emanaldian lagunez inguratua aurkeztuko ditu Jonek bere kantu ezagunenak, kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.


Taldea


Ahotsa: Jon Maia
Akordeoia: Gorka Hermosa
Biolontxeloa: Pello Ramírez
Teklak: Nacho Soto

Saioak

6 - 19:00h.

Prezioa

7,50 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP