Carlos Gardel -tangoaren errege ukaezina- hil zenetik 80 urte igaro badira ere, Argentinako musikaren enbaxadore nagusietako bat izaten jarraitzen du. Gardelek oso estilo pertsonala garatu zuen, sakona eta sentimenduz gaindia, eta, hala eginez, gizatasunez blaitu zuen tangoa eta duintasuna eman zion aldiriari.

“Gardel Mediterráneo” programak bidaia musikal bat proposatzen du Gardelentzat esanahi handia izan zuten herrialde batzuetan barrena: Espainia (Europan izan zuen arrakastaren atari eta sarbidea), Italia (Gardelengan izan zuen eragin liriko handiarengatik), edo Frantzia –ustezko sustrai gardelianoen lurraldea.

José Manuel Zapatak hamar urte daramatza tenor bezala eta rol nagusiak abestu ditu munduko antzoki garrantzitsuenetan. Hori ez zaio batere oztopo gehien maite duen musika estiloetako bat -tangoa- interpretatzeko.

IRAUPENA: 

 

Saioak

Prezioa

9,50-32 euro / Beherapenekin

Iraupena

1 ordu 20 minutu

TOP