“Gertuko musika”
Musika ez da soilik kultuzko objektu bat, baizik eta gizakiaren egunerokotasunaren parte, denboraren hasieratik. Jarduera bakoitzak, kultura bakoitzak, gizarte bakoitzak bere bizi-zikloa lagunduko duen musika sortu du. Eta, nahi gabe, musika hizkuntza bakar eta unibertsal bihurtu da, non komunikazioa naturaltasun garbi eta zintzoenaren bidez gertatzen den. Musika bandek gizartearekiko hurbiltasun lotura hori mantendu dute historian zehar. Hurbiltasun horrek askotariko bilakaera eklektikoa eragin du, geografiaren, kultura-idiosinkrasiaren eta historia soziopolitikoaren beraren arabera. Hurbiltasun hori erakutsi eta partekatu egin daiteke. Horixe da 2021-2022 denboraldiarekin lortu nahi duguna: gure publikoari aniztasunaren aberastasuna hurbiltzea, emozioen zintzotasunaren bidez. Egoerak distantzia fisikoak mantentzera behartu gaituen honetan, Bilboko Udal Bandaren musikak berriz ere gertutasuna esperimentatu nahi du, bizitza besteekin partekatzeagatik zoriontsu sentiarazten gaituena. Gurekin zaudete?
José Rafael Pascual-Vilaplana
Vincent PERSICHETTI Symphony Nr.6 op.69
Ruper LEKUE Lainoak
Francisco IBÁÑEZ IRRIBARRIA Juegos de Otoño
J. Vicent EGEA Como niños
Ruper LEKUE Inurripilo Korapilatua
Taldea
Zuzendaritza: José R. Pascual-Vilaplana
Sopranoa: Laiene Alcalá
Korua: Leioa Kantika Korala
Koruaren zuzendaritza: Basilio Astúlez
Saioak
Día 10 - 19:00h.
Prezioa
5€ /beherapenak
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek: