Kontzertuak

JOAQUÍN ACHÚCARRO

Zazpi hamarkadatik gora oholtza gainean birtuosismoa eta gorengo maila erakusten.

2024ko urtarrilaren 07a

Aurkezpenik ez du behar Joaquín Achúcarrok. Eta are gutxiago Bilbon! Munduko agertokirik nabarmenenetako kontzertista hau, bizitako 90 urteetako irakaspenekin eta 70 urtetik gorako ibilbidearen ondoren, Arriaga Antzokira itzuliko da, askotariko errepertorioa eskaintzera, eta, beste behin, bere birtuosismoa eta kategoria erakutsiko ditu.

Musika eta instrumentua ulertzeko modua da Achúcarroren ibilbide artistikoaren ezaugarri nagusia. Arrakasta handiak lortu ditu, eta sari ugari jaso: Artist for Peace, UNESCOren eskutik; Accademico ad Honorem, Sienako Accademia Chigianaren eskutik (Italia); Arte Ederren Urrezko Domina; Musikako Sari Nazionala; San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren Ohorezko Akademikoa; Honoris Causa doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; Southern Methodist University-ko J.E.Tate katedrako titularra, Dallasen; Bilbo Hiriko Seme Kutuna, eta Euskaldun Unibertsala. Gainera, 22191 miniplanetari «Joaquin Achúcarro» izena jartzea erabaki zuen Nazioarteko Batasun Astronomikoak (IAUk), haren ibilbide unibertsalaren omenez.

PROGRAMA

16 Variaciones sobre un tema de Schumann, op.9….Brahms

2 Klavierstücke…………………………………………………..Brahms
Op 118 n.1, en la menor
Op 118 n.2, en la mayor

Valse Oubliee n.1……………………………………………….Liszt

Liebestraum n.3 (Sueños de amor)………………………Liszt

……………………………….

8 Valses nobles y sentimentales…………………………..Ravel

Clair de lune………………………………………………………….Debussy
Feux d’artifice……………………………………………………….Debussy

3 Preludios…………………………………………………Rachmaninoff
Op 23 n.1
Op 32 n.12
Op 3 n.2

2 Estudios………………………………………………………….Scriabin
Op 2 n.1, en do sostenido menor
Op 8 n.12, en re sostenido menor (Patético)


Taldea


Pianoa: Joaquín Achúcarro.

Saioak

7 – 19:00 h.

Prezioa

18 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP