Kontzertuak

JERUSALEM QUARTET & HILA BAGGIO

Yididsh Cabaret: Varsoviatik Amerikara

Denboran eta espazioan zehar egindako musika-bidaia, Erdialdeko Europako gerra arteko garaiko soinu liluragarriak ezagutzeko.

2021ko maiatzaren 02a

URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN

Jerusalemgo Laukotea ohiko gonbidatua da munduko kontzertu-aretorik onenetan. Ipar Amerikan, laukoteak hainbat hiritan jo izan du: New Yorken, Chicagon, Los Angelesen, Filadelfian, Washingtonen eta Clevelanden, baita Raviniako jaialdian ere. Europan ere laukoteak arrakasta handia lortu du musika-tenplu nagusietan, hala nola Londresko Wigmore, Zuricheko Tonhalle, Municheko Herkulessaal, Parisko Theatre des Champs-Elysées eta Auditorium du Louvre eta Hamburgeko Elphilharmonic aretoetan, baita Salzburgeko, Verbierreko, Schleswig-Holsteineko, Schwarzenbergeko Schubertiade, Rheingauko eta San Petersburgeko jaialdietan, besteak beste.

2019ko udaberrian, laukoteak album paregabea argitaratu zuen, zeinak musika judutarra aztertzen baitu, baita musika horrek gerra arteko Erdialdeko Europan eta, ondorioz, bigarren mundu-gerraren osteko Estatu Batuetan izandako eragina ere. Hila Baggio israeldar soprano ospetsuak bere ahots dotore eta garbia eskaini du proiektu horretarako, Varsoviako 1920ko Yiddish Kabareteko kanta-bilduma ederra abesteko. Laukoteak Leonid Desyatnikov konpositoreari eskatu zion kanta horietarako konponketak egin zitzan. Programa osatzen duten piezak, beraz, honako hauek dira: Schulhoff-en bost piezak (1924), kabareteko pieza labur eta arinen bilduma bat eta Korngold-en 2. zenbakiko laukotea (1937).

EGITARAUA

DESKARGATU HEMEN YIDDISH KABARETAREN TESTUAK

ERWIN SCHULHOFF (1894-1942)
Fünf Stücke für Streichquartett (1923)
Five Pieces for String Quartet
I. Alla Valse viennese (allegro)
II. Alla Serenata (allegretto con moto)
III. Alla Czeca (molto allegro)
IV. Alla Tango milonga (andante)
V. Alla Tarantella (prestissimo con fuoco)

LEONID DESYATNIKOV (b. 1955)
Jiddisch – 5 Lieder für Stimme und Streichquartett* (2018)
Yiddish – 5 Songs for Voice and String Quartet
Angeregt vom Jerusalem Quartet, im Auftrag für harmonia mundi / An idea of the Jerusalem Quartet, commissioned by harmonia mundi
1. Varshe
2. In a hoyz vu men veynt un men lakht
3. Ikh ganve in der nakht
4. Yosl un Sore-Dvoshe
5. Ikh vel shoyn mer nit ganvenen

ERICH WOLFGANG KORNGOLD (1897-1957)
Streichquartett Nr. 2, op. 26 (1933)
String Quartet no. 2, op. 26
E-flat Major / Mi bémol majeur / Es-Dur
I. Allegro
II. Intermezzo. Allegretto con moto
III. Larghetto. Lento
IV. Waltz (Finale). Tempo di Valse


Taldea


Musikariak:
JERUSALEM QUARTET.
Biolina: Alexander Pavlovsky.
Biolina: Sergei Bresler.
Biolina: Ori Kam.
Txeloa: Kyril Zlotnikov.

Sopranoa: HILA BAGGIO.>/p>

Saioak

2 - 19:00.

Prezioa

11 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

70 min.

TOP