Concierto – Espacio Foyer

JEAN BORDAXAR ETA LAGUNAK

Ahots-harmonia politak Zuberoako kantuaren edertasunean murgiltzeko.

2027ko apirilaren 07a
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Zuberoako sei kantari dira Jean Bordaxar, Robert Larrandaburu, Jean Pierre Luro, Jean-Noel Pinque, Dominque Urruty eta Marcel Erreçarret, eta a capella abesten dituzte Euskal Herriko lurralde eder honetako errepertorio tradizionaleko kantu zaharrak eta jatorrizko konposizioak. Pirinioetako polifoniaren estiloan abestutako musikaz gozatuko dute ikus-entzuleek; beraz, Zuberoako kulturan murgiltzeko aukera bikaina da. Jean Bordaxar eta bere lagunen ahots-harmonia zoragarriak gozagarri izan genituen 2018an, eta oraingoan ere gau ahaztezina biziaraziko digute, seguru.


Taldea


Kantariak: Jean Bordaxar, Robert Larrandaburu, Jean Pierre Luro, Jean-Noel Pinque, Dominque Urruty, Marcel Erreçarret.

Saioak

07/04/2027 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

TOP