JAVIER GURRUCHAGA ETA LA ORQUESTA MONDRAGÓN
Ibilbide dibertigarria eta beldurgarria, nostalgikoa eta bitalista, teatrala eta musikala… Sartu eta ikusi!
Historias extraordinarias du izena Javier Gurruchagaren eta La Orquesta Mondragón taldearen ikuskizun berriak. Antzoki eta entzunaretoetarako sortutako ikuskizuna da. Ibilbide dibertigarria eta beldurgarria, nostalgikoa eta bitalista, teatrala eta bisuala eskaintzen du, La Orquestak berrogei urtean baino gehiagoan kontatu dizkigun ipuin eta kontakizun liluragarri horietan zehar. Emankizun honetan taldearen abestirik adierazgarrienak entzun ahal izango ditugu, Edgar Allan Poeren izen bereko obran oinarritutako umorezko esketxekin batera.
Taldea
Musika-zuzendaritza eta teklatua: Pau Álvarez.
Gitarra: David Pedragosa.
Saxofoia: Esdras Boyajian.
Baxua: Josele Megía.
Bateria: Carlos Gamón.
Soinu-teknikaria: Jesús Alcañiz.
Argi-teknikaria: Wiro Berriatúa.
Saioak
Prezioa
21 - 40€