Antzerkia

Jauría

La Manadaren kasua antzezlan konprometitu eta beharrezkora eramana

2019ko urriaren 17tik 20ra

María Hervás, Aktore Protagonista Onenaren MAX Sariaren irabazle ederra, “Iphigenia en Vallecas” lanarengatik (Arriaga Antzokian ikus ahal izan  genuen), berriro gure eszenatokian izango da zoritxarrez gaurkotasun handiko obraren buruan. “Jauría” akusatuen eta salatzailearen adierazpenekin eta La Manadari egindako auziaren transkripzioen zatiarekin eraikitako dramaturgia da; hots, 2016ko San Ferminetan gazte bati talde-bortxaketa egindako boskote zoritxarrez ezagunari egindakoa.

2016ko uztailaren 7ko 3 a.m. San Fermin jaiak. Haiek bost dira. La Manada deitzen dira. Gazteenak eta kide berrienak hastapen-erritua pasa behar du. Iruñea erdigunean neska batekin gurutzatu ondoren, autoraino lagunduko diotela esan diote. Baina, bidean, haietako bat eraikin bateko atarian sartzen da eta gainerakoei deitzen die bertara joateko. Neska gazteari heldu eta atarian sartzen dute.

 


Taldea


Autorea: Jordi Casanovas

Zuzendaritza: Miguel del Arco

Antzezleak: Fran Cantos, Javier Mora, María Hervás, Ignacio Mateos, Martiño Rivas eta Pablo Béjar

Argiztapena: Juan Gómez Cornejo

Soinu-diseinua: Sandra Vicente_Studio 340

Eszenografia eta jantziak: Alessio Meloni

Produkzio-zuzendaritza: Aitor Tejada y Jordi Buxó

Produkzio exekutiboa: Pablo Ramos Escola

Musika: Arnau Vilà

Zuzendari laguntzailea: Xus de la Cruz

Esker onak: Isabel Valdés, Rita Deiana

Produkzioa: Kamikaze Producciones

Saioak

17, 18 eta 19: 19.30 

20: 19:00

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriagako lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20ko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).

Iraupena

85 minutu

TOP