Kontzertuak

JAKUB JÓZEF ORLIŃSKI

KONTRATENORRA:
MICHAL BIEL, pianoa

Nazioarteko agertokietara meteorito bat bezala iritsi den poloniar kontratenorraren emanaldia.

2022ko maiatzaren 06a

Jakub Józef Orliеski poloniar kontratenorra azkar bihurtu da nazioarteko musika klasikoaren eszenako interpreterik zirraragarrienetako bat, eta arrakasta lortu du bai agertokian, kontzertuak eskainiz, bai grabazioetan.

Ahots benetan ederra duen eta eszenaratze ausartak eskaintzen dituen abeslaria meteorito bat bezala iritsi da nazioarteko panorama lirikora. Kontratenorren belaunaldi berriaren aitzindaritzat hartzen den artista hau oso karismatikoa da, eta milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan: hala opera barrokoko interprete gisa gurtzen dutenak, nola haren beste alderdi harrigarriagatik —breakdance-dantzari gisa— miresten dutenak.

New Yorkeko Juilliard Schoolen ikasi zuen, eta dagoeneko grabatu du bere lehen aria-albuma, Anima Sacra. Diskoak kritikaren laudorioak jaso ditu, eta, hari esker, bakarkako ahots grabaziorik onenaren Opus Klassik sari ospetsua eman diote. Horretaz gain, Gramophone saria ere jaso zuen 2019an, artista gaztearen kategorian..

Arriaga Antzokian egingo duen debuta zirraragarria izango da itxura guztien arabera, Purcell eta Händel bezalako egile barrokoen pieza-sorta bat interpretatuko baitu, Schubert eta konpositore poloniarren lanez gain. Pianoan, Michael Biel izango du lagun.

Egitaraua: Henry Purcell, Franz Schubert, Georg Friedrich Händel, Mieczyslaw Karlowicz, Charles Naginski eta Aaron Copland-en liedak eta abestiak.

Egitaraua

J.J. Fux:
Non t’amo per il ciel

H. Purcell:
Music for a while
Fairest Isle
The Cold song
Strike the viol

H. Czyż “Pożegnania”:
Kochałem Panią
Na wzgórzach Gruzji
Ostatni raz

H. Purcell:
Your awful voice I hear

————— Break ———————

H. Purcell:
If music be the food of love

M. Karłowicz:
Nie płacz nade mną
Z Erotyków
Mów do mnie jeszcze
Śpi w blaskach
Przed nocą wieczną
Na spokojnym, ciemnym morzu
W wieczorną ciszę
Smutną jest dusza moja
Skąd pierwsze gwiazdy
Czasem gdy długo na pół sennie marze
Zaczarowana królewna

S. Moniuszko:
Łza
Prząśniczka

G.F. Handel:
Alleluja, Amen


Taldea


Kontratenorra: Jakub Józef Orliński
Pianoa: Michał Biel

Saioak

6 - 19:30h.

Prezioa

15€ - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP